Zenbat buru, hainbat aburu, eta zinema ez da salbuespena. Norberak bere genero gustukoenak ditu, aktore kuttunenak edo/eta zuzendari maiteenak. Zorionez, Louis le Princek Roundhay-ko jandineko irudiak filmatu zituenetik edo Lumiére anaiek lantegitik irteten ziren langileak proiektatu zituztenetik, milaka (milioika?) dira egin diren filmak. Hala, gustu guztiak asetzeko moduko lanak ditugu: frantziar Nouvelle Vague-tik hasita Hong Kong-eko akzio filmetaraino, autore-zinema independientetik edota superprodukzio komertzial estatubatuarretatik pasata.
Baina batzutan ez da erraza izaten gustatu zaigun pelikula jakin bat kategorizatzea edo hunkitu gintuen film haren moduko bat bilatzea, hainbat genero nahastu egiten baitira eta erreferentziak definitzea zaila bilakatzen da.
Erakusleiho honekin lan honetan lagundu nahi zaitugu: film jakin bat hartuta, gustatuko zaizula iruditzen zaigun beste bat gomendatzen dizugu. Antzekotasunak dituelako, gai berak lantzen dituelako, bisualki estilo bereko lanketa duelako edota antzerako sentipenak eragin dizkigulako.
Gure gomendioekin gozatuko duzula espero dugu!

