Ongi etorri Euskalbideora

Donostiaren erdigunean kokatuta, beteranoak gara zinemaren eta bideoaren munduan. 1983az geroztik daramagu gure zerbitzua ahalik eta kalitaterik handienarekin eskaintzen zinema maite duen publiko geroz eta zorrotzagoari.

Zatoz gu bisitatzera eta kultur gune bat topatuko duzu, film-katalogo zabal eta anitz bat izango baituzu eskura bertan. DVDn, Bluray-n eta 3Dn ateratako azken filmetatik hasita, film-hautaketa eder bateraino, besteak beste; zine klasikoa, zine independentea, dokumentalak, euskarazko zinea eta nazioarteko zine-jaialdirik ospetsuenetan saritutako filmak: Zinemaldia, Cannes, Berlinale, e.a.

Gainera, gure bildumen aurkezpenak zaintzea eta gure lokalaren irudia gaurkoturik edukitzea gustatzen zaigu: ez utzi ezagutu gabe gure erakusleihoetako bat ere. Lan hau nolako arretaz egiten dugunaren aitortza gisa, Donostiako 61, 62 eta 63. Zinemaldietan Bideokluben Erakusleihorik Onenaren saria jaso genuen Jose Luis Rebordinos Zinemaldiko zuzendariaren eskutik eta AEVIDEOk (Bideo-Enpresen Elkartea) eta ANEMSEVIk (Sektore Bideografikoko Handizkako Enpresarien Elkarte Nazionala) emana.

 

Zerbitzuak

 

Alokairua

Film-katalogo zabal bat, gogoko duzuna une bakoitzean ikusteko aukera izan dezazun.

Bonuak

Informa zaitez gure bonuez eta promozioez, gutxiago ordainduz nahi duzun guztia ikusteko.

Salmenta

Bigarren eskuko filmak salgai, nahi adina aldiz ikus ditzazun.

 

Prezioak

Aprobetxa itzazu gure bonuak!
Bonuarekin
Bonurik gabe
Alokairu orokorra
1,45€
Film berrien alokairua
2,90€ *
Alokairu orokorra
2,90€
Film berrien alokairua
3,40€ **
10 bonu 14,50€-tan / 20 bonu 29€-tan (2017ko maiatzaren 20an iraungiko da)
* Ikuslearen eguna (Astearte eta asteazkenetan) 1,45€
** Ikuslearen eguna (Astearte eta asteazkenetan) 2,90€
 

Kondizioak

Epeak
 
Alokairua astean zehar:
itzultzea ostiralean. *
 
Alokairua ostiralean edo asteburuan zehar:
itzultzea astelehenean.
Astelehenetan 4×3
 
Alokatu 4 film
eta ordaindu 3.
 
Itzultzea ostiralean. *
Ikuslearen egunak
 
Astearte eta asteazkenetan,
film berriak
prezio murriztuan.
Itzutze-postontzia 24 orduz irekita.
* Urrezko seriea izan ezik, itzultzea 24 ordutan.
Film guztiak izar bidez kalifikatuta dauden, haien aukeraketa errazteko.
IMDBren araberako kalifikazioa.