Zinemaldia Urrezko Maskorra

Azkenean, Zinemaldia hemen da!
Donostian antolatzen diren ekitaldirik garrantzitsuenetako bat noiz hasiko zain urte osoan izan eta gero, hementxe dugu dagoeneko, euriari eta haizeteei aurre eginez.
Urrezko Maskorra sari preziatua aurreko urteetan lortu duten film guztiak omendu nahi izan ditugu aurtengo edizioan.
Zirrara handiko filmak dira batzuk, goitik behera hunkitu izan gaituztenak, Bahman Ghobadi irandarraren “Las tortugas también vuelan” (Dortokek ere hegan egiten dute) kasu; edota begiak ireki dizkiguten eta gure elkartasuna piztu duten drama sozialak dira beste batzuk , esaterako, Fernando de León de Aranoa-ren “Los lunes al sol” filma.
Oraingoan, beraz, aipatu golardoarekin saritu duten film batzuk aukeratu nahi izan ditugu Euskalbideoren erakusleihoa apaintzeko.
Gustatuko zaizkizuelakoan gaude!

Idatzi zure iradokizuna