Zinefiliak egunerokotasunari eta berrikuntzei adi egotea eska dezakeen moduan, denboran atzera begira jar zaitzake eta zarpigarren artearen historiaren parte diren ekoizpenekin gozatzera eraman zaitzake. Hitchcock, Chaplin, Truffaut, Tati, Wilder, Buñuel edo Welles moduko abizenek gure begietan betirako geratu diren istorioen nostalgia ekartzen digute, zinemaren historian mugarri bilakatu direnak.
Zinema mututik eta txuri-beltzetik koloretarako trantsiziotik pasata, gaur egungo efektu digitalen erakusketa handietaraino heldu arten, asko dira zinefiloentzat ezinbesteko bilakatu diren lanak.
Erakusleiho honetan atzera begirakoak eskaintzen dizkizuegu: aktore edo zuzendari jakinei eskainitakoak, gai jakin baten gainekoak, literatura moldaketak edota zinema teknika jakin baten ingurukoak. Edozein genero motaren barruan koka ditzakegun lanak, baina berreskuratu nahi dugun ikusentzunezko ekoizpenei dagokien interes historiko berezia dutenak.
Ezagutu ditzagun gaur egunera arteko bidea ireki zuten lanak.
